Zer da hormaren kontra zapaltzen nauen oinaze hau
Galdetuko diot neure buruari
Zer da harria lako hutsune hau
Kolore ubelaren metafisikari buruzko tratua izanen da
Mintzaira hil batean
Borrero itzalen aurpegi artean
Neure bizitza neure fikzio ere izanen da
Teoria igarri praktikan ezarri lan erreza ez da
Liburu oinarri ametsetan hasi askatasunerantz
Haien odol arrastoek sabaia borratzen dute
Eta hegazti itsuek inguratzen zaituzte
Barrurantz begira jarri
Lasaitasuna datorkizu
Errealitate gordina atzean utzi arte
"Materialismo dialektikoaren klasikoetan
Ez zen argitzen gizaki torturatua
Modurik indibidualenean
Munduaren epilogoa bihurtzen dela"
Espainiar poliziek Euskal Herrian
Behelaino zatiak ere preso hartzen dituzte
Zeure gorputzetik erauzitako adreiluz
Errautsezko katedrala eraikiko dute
Mintzaira hil batean
Borrero itzalen aurpegi artean
Zeure bizitza zeure fikzio ere izanen da
Teoria oinarri praktikan ezarri lan erreza ez da
Liburu oinarri ametsetan hasi askatasunerantz