Nire ametsetan zutaz oroitzen naiz
Zoriontsu nintzen, zu bueltatzen zinen
Imaginatu dut nirekin zaudela
Ez zarela urrun joan
Ahaztu behar zaitudala
Badakit baina ezinezkoa da
Belarretan, hondartzetan
Pasa ditugun momentuak
Ahaztezinak izan dira
Ez ahaztu inoiz nitaz
Etxera bidean berriro oroitu naiz
Zure begiradaz eta zure irrifarraz
Espero dut noizbait konturatzea
Zugana dudan maitasunaz
Ikusi ginen lehen ahaldian
Igarotako momentuak
Belarretan, hondartzetan
Pasa ditugun momentuak
Ahaztezinak izan dira
Ez ahaztu inoiz nitaz
Eta doinu hau entzutean
Nitaz oroituko zara
Nire desira bakarra
Zu berriro bueltatzea da
Etxe hartan, gure gauak
Maite zaitut esan zenidanean
Zure musu bat sentitzea
Da eskatzen dudan bakarra
Belarretan, hondartzetan
Pasa ditugun momentuak
Ahaztezinak izan dira
Ez ahaztu inoiz nitaz
Inoiz nitaz, inoiz nitaz