Noraezan galdurik
Mendian gora
Bizitza atzean utziz
Ohh
Guztia galdu arren
Zutunik beste behin
Ta ahizpa erortzen bada
Saman hartu ta aurrera
Galdu zuten guztia
Berreskuratuz dihoaz
Metroz-metro
Hormetako orbainak
Lekuko izan dira
Herio usaina oraindikan nabari da
Izuaren atzean
Giza arrazaren alde ilunena
Mendebaldeko pantaietan
Txakalak telesail kutretan
Iraultza haiena izanen da
Konfederalismoa heldu da
Baimenik eskatu gabe
Inoren menpe egon gabe
Ezta inoren zain egon ere
Zuona baita etorkizuna
Naturan hezituz
Giza hesiak suntsituz
Bakoitzak berea
Egin zuen aukera
Sorginen iraultza
Paradisun ekaitza
Irabazi arte!